|
|
::
HOME>
INFORMAZIOA> Departamentuak> Beste
batzorde batzuk |

|
 |
BIZIKIDETZA |
 |
SEGURTASUNA
ETA HIGIENEA |
 |
NORMALKUNTZA |
 |
AGENDA
21 |
|
Bizikidetza Batzordea |
2002-2003 ikasturtean zenbait gatazka
gertatzen ari zirela ikusirik, ikastetxe
mailan elkarbizitzaren inguruan zerbait
egiteko beharra ikusi genuen.
Honen
ondorioz, hurrengo ikasturtean Bizikidetza
Batzordea sortu zen. Batzorde hau bost
irakaslek osatzen dute eta Berritzeguneko
aholkulariak ere bertan parte hartzen
du. Astero biltzen dira prestakuntza
jasotzeko eta elkarbizitzari dagozkion
hainbat erabaki hartzeko.
Honela,
nondik abiatu behar genuen jakin ahal
izateko, ikastetxeko diagnostikoa burutu
zuen GEUZ (Gatazken Eraldapenerako Unibertsitate
Zentroa) taldeak.
Bizikidetza
Batzordearen helburu nagusiak
honakoak dira:
|
 |
Eskola-komunitatea gatazken eraldapenean
trebatzeko prestakuntza bideratzea.
|
 |
Ikasle eta irakasleak edozein
gatazkaren aurrean bakarrik ez
sentitzeko bitartekoak ezartzea.
|
 |
Ikastetxean
sortzen diren gatazken aurrean
aholkuak ematea. |
|
Segurtasun eta higiene batzordea |
Batzorde hau Idazkari ordeak, "Erizaintzako
zaintza osagarriak" Heziketa Zikloko
irakasle batek eta administrazio eta
zerbitzuetako langile batek osatzen
dute .
Honako
funtzioak betetzen ditu:
|
 |
Zentroko
larrialdien plana burutu edozein
ezbeharren aurrean eman beharreko
erantzuna prestatzeko. |
 |
Urtean
behin itxurazko ikastetxearen
hustutzea prestatu eta egin. |
 |
Edozein
istripuren aurrean izan behar
den jokaera arautu. |
 |
Ikastetxe bertako eta eskolaz
kanpoko ekintzetako botikina osatu.
|
 |
Irakasle
eta ikasleen osasun arazoen aurrean
prebentzio neurriak hartu, bereziki
kutsatze arriskua ematen den kasuetan.
|
 |
Ikastetxeko garbitasuna eta itxura
zaintzeko proposamenak jaso eta
neurriak hartu, eskola komunitate
osoarentzat beharrezko ikusten
diren ekintza eta kanpainak burutuz.
|
 |
Garbitasun
eta osasun pertsonala zaintzeko
proposamenak jaso eta neurriak
hartu. |
|
Hizkuntza Normalkuntzarako Batzordea |
Iparragirre Institutua Ulibarri programan
sartuta dago 1997 urteaz geroztik, programa
honen helburua EAEko
ikastetxeetan euskararen normalkuntzaren
alde egitea da. Honen emaitzetako bat
da 2002-2003 ikasturtean osatu eta onartutako
Hizkuntza Proiektua, hau da, euskararen
arloan nola jokatu zehazten duen agiria.
Honen helburu nagusia ikastetxean euskararen
ezagutzan, erabileran eta motibazioan
eragitea da.
Proiektu hori aurrera
eramateko urtero Hizkuntza Plana aurkezten
zaie Klaustroari eta OOGri,
Normalkuntza Batzordeak du horren ardura.
Batzorde honetan ikastetxeko estamentu
guztien ordezkariak daude.
|
Agenda 21- Jasangarritasunerako hezi |
Aurten,EA21eko
egitasmoarekin jarraituko dugu eta
aurreraeramango dugu iaz sinatutako
konpromezua.
Bailarako beste ikastetxeekin adostutako
gaia izango da gure lan ardatz nagusia.
Gai hau ENERGIA da eta horren inguruan
mintegi guztiak arituko gara.
Helburuak:
Ekintza
plana:
- Ikasgai bakoitzeko curriculumaren
egokitzapena, Ingurugiro Hezkuntza
eta Garapen Jasangarria kontutan hartuz.
- Ikastetxearen azterketa burutzea,
bere kontsumoak eta ingurugiroan duen
eragina aztertuz, hau da, ikastetxeren
diagnostikoa egitea, hobekuntzarako
ekintza plan bat zehazteko jasangarritasunerantz.
- Eskoletako foroan eta Udal Foroan
parte hartzea. Tokiko Ageda 21eko
laguntzaileak izatea.
|
 |
|
|