Hogei urte baino gehiago dira Hor konpon!
aldizkaria argitaratzen dela Institutuan.
Ikasleak dira hau aurrera eramaten dutenak,
azken urteetan 4. DBHko prentsa tailerreko
kideek dute ardura nagusia eta batxilerreko
eta DBHko beste ikaskideen laguntza jasotzen
dute. Urtean hiru ale ematen ditugu argitara:
bat hiruhileko bakoitzaren bukaeran.
Bertan parte hartu nahi baduzue eta
proposamenik, iritzirik… eman
nahi izanez gero idatzi horkonpon@kaixo.com
helbidera.