1.
Joxe Mari Iparragirre Institutuan 40
urte baino gehiago daramagu Urretxu-Zumarragako
eskualdean Bigarren hezkuntzako erreferentzia
izanik. Ikastetxearen bereizgarrien muinean
ditugu:
 |
Prestakuntza akademikoa |
 |
Giza-balioen hezkuntza |
 |
Euskal gizarteak hezkuntzaren
gordailu gisa dituen ideien eta itxaropenen
adierazpena. |
2. Ikastetxeak
azken urteotan aldaketa anitzak bizi izan ditu.
Gure gizarteak bezala.
3. Badakizu
non gauden: leku lasai eta atseginean, autobus-garraio
zerbitzua duena, eta bere ingurunean erabat
integratua dagoena.
 |
Joxe
Mari Iparragirre institutuko Hezkuntza
proiektuak honako helburuak jasotzen ditu:
 |
Gure
ikasleei gizabalioak eta gaitasun
profesionalak eman, horrela, bizitzaz
gozatu ahal izan dezaten eta gizaki
bezala beren ardurak bere gain hartzeko
gai izan daitezen. |
 |
Gure
ikasleak euskal gizartearen hizkuntza
eta kultura aniztasunean hezi, euskal
kulturaren sustapen eta normalkuntzarekin
konprometituta. |
 |
Aniztasunean
hezi, ideia nahiz jokabide sozial,
politiko, filosofiko eta erlijiosoen
bizikidetza errespetatuz. |
 |
Eskola
esparru guztietan jokabide demokratikoa
bultzatu. |
|